IKASTOLA 230 > ikastolak > Zein handia den txikiak izatea!

Txintxirri Ikastola, Elorrio

Zein handia den txikiak izatea!

50 urte bete ditu ikastolak

Zailtasunak batu gintuen

50 urte bete dituenez Elorrioko ikastolak txikien ideia handiak plazaratu ditu berriro ere. Web atari berria sortu dute ospakizunerako eta ikastolaren eraikin historikotik abiatzen da informazioa: koloreztatutako leiho bakoitzetik harribitxi bana ikus eta, bereziki, entzun daitekeelako. Zer diren harribitxi horiek? Sortzaile izan ziren irakasle ohiei, gaurko gurasoei eta irakasleei elkarrizketa, ikastolaren proiektu pedagogikoa, ikastolako Zorion jaialdia eta argazki bilduma, esate baterako. Bestetik, herriko jaietan gaztetxekoekin eta Basaide dantza taldekoekin batera bota dute txupinazoa. Misteriorik ez dago, ikastola etxekoa da. ”Zailtasunak batu gintuen, ikastola atera behar zelako, bai ala bai”. Web atariari bisita egitea oso interesgarria da: https://50urte.elorriokoikastola.eus/

ikastola 230
2018 Urria
230