IKASTOLA 230 > ikastolak > Ikasturteko berrikuntzak: ordutegiak, arratsaldeko zaintza txokoa eta sukaldea

Orereta Ikastola, Orereta/Errenteria

Ikasturteko berrikuntzak: ordutegiak, arratsaldeko zaintza txokoa eta sukaldea

1.500 ikasle ditu ikastolak

Oreretak bost eraikin ditu bi eremu ezberdinetan.

Gure ikastolak 5 eraikin ditu 2 eremu ezberdinetan. Hori horrela, azken urteetako gure erronka ordutegiena izan da, guztiak ahalik eta gehien bateratzearen aldekoa, ikasleen zein familien erosotasuna helburu. Aurtengo berrikuntzak Haur Hezkuntzako sarrera-ordutegi malgua eta arratsaldeko zaintza zerbitzua dira, eta DBHko ordutegia trinkotzea. Sukalde eta jangelei dagokienez, azpimarratu, sukaldean obrak egin ditugula. Horrez gain, zerbitzua hobetzeko, elikagaiei arreta handiagoa eskaintzeko, eta otordu-garaiak proiektu pedagogikoan integratzeko Auzolagun eta Askora enpresekin elkarlanean dihardugu. Azken gogoeta estrategikoaren ondoren, ikasleen irteera profila eguneratzea izango da aurtengo ikasturteko ekarpen nagusienetakoa. 1.500 ikasletik gorak ekin diote ikasturteari gure ikastolan. Orereta Ikastolak bost eraikin ditu hiru eremu ezberdinetan. Hori horrela, azken urteetako gure erronka ordutegiena izan da, guztiak ahalik eta gehien bateratzearen aldekoa, ikasleen zein familien erosotasuna helburu. 2018-19 ikasturteko berrikuntza nagusienetako bat Haur Hezkuntzako sarrera-ordutegia izan da. Izan ere, 2 urtetik 5 arterako haurrek sarrera-ordu malgua izango dute: 09:00etatik 09:30era artekoa goizean eta 14:45etik 15:00ak artekoa arratsaldean. Besteak beste, haurren erritmoak gehiago errespetatu ahal izateko helburuz egin da aldaketa. Txikienek, 2 eta 3 urtekoek, bazkal ondoren edo siestaren ostean etxera joateko aukera izaten jarraituko dute, orain artean bezalaxe. Zaintza txokoak luzapena izango du, aurten lehen aldiz arratsaldez ere izango baita zaintza zerbitzua Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Goizeko zaintza orain arte bezala mantenduz Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (07:30-09:00 bitartean), hemendik aurrera, beharko dutenentzat, arratsaldeko 17:00ak artekoa ere eskainiko da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere moldaketak daude: 15:30erako bukatuko dute beren jarduna, beranduenez. Astean bitan, asteazken eta ostiraletan, 14:30 izango da atera-ordua. Sukaldea berritu egin da Sukalde eta jangelaren urtea izango da aurten Orereta Ikastolan. Añabitarteko sukaldean lanak egin dira, makinaria berria jarriz, kudeaketa hobetzeko asmoz. Mendian dago Añabitarte, ikastola-eremu lez paradisua da, hiritik at, trafikotik urrun; eta hala nahi duena bertan gera daiteke bazkaltzen ere, sukalde propioa baitu. Sei eta hamasei urte arteko ikasleak dira. Bertako sukaldean prestatutako otorduak izaten dituzte, betidanik harretaz eta goxo eginak. Hobekuntzak behar zituenez, berritu egin da sukaldea, eta bide batez, Auzolagun eta Askora Catering enpresarekin hasi gara lanean zerbitzua hobetzeko, elikagaiei beraiei arreta handiagoa jartzeko eta, bereziki, otordu-garaiak ere proiektu pedagogikoan integratzeko xedearekin. Lehen urratsak hasi dira. Ikasleen irteera profila eguneratuko da. Azken gogoeta estrategikoaren ondoren, ikasleen irteera profila eguneratzea izango da aurtengo ikasturteko ekarpen nagusienetakoa. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan EKI proiektua jarri da abian eta DBHn, berriz, KIVan murgiltzeko lehen pausoak emango dira.

ikastola 230
2018 Urria
230