IKASTOLA 230 > ikastolak > Igeltseroak paretak bota bai, baina zer egin?

Jakintza Ikastola, Ordizia

Igeltseroak paretak bota bai, baina zer egin?

Gure interesak eta ilusioak berriro piztu ditu

Igeltseroek paretak bota bai, baina zer egin? Nola antolatu ondorengoa?

Jakintzak 50 urte bete dituen arren, ikastolarekiko maitasun eta konpromisoak bizirik dirau. 1993ko Kilometroak Haur Hezkuntzako gure etxea eraikitzeko egin genituen. Badira urte batzuk Konfiantzaren Pedagogian formatzen hasi ginela, eta gure ilusioak berriro berpiztu dira. Aurtengo ekainean ikasleak agurtu, eta igeltseroei egin genien ongietorria! Nola antolatu ondorengoa? Bilera egin genuen gurasoekin ikastolako obran laguntza eskatuz eta auzolana bultzatuz, eta erantzuna izugarria izan da. Guraso taldeak osatu eta hor ibili gara udan lanean, ikastolan zein etxetik bueltan, guraso eta aiton-amonen laguntzarekin. ¨Hau hasiera besterik ez da, eta honelako laguntza eta babesa atzetik izanda, guri ere lanerako ilusioa berpizten zaigu”. Jakintza Ikastolak 50 urte bete ditu eta urteak ez dira alferrik pasatzen. Sortzaileetatik hasi eta irakasle, ikasle eta gurasoen artean transmitituz joan diren, hainbat bizipen, sentimendu, oroitzapen eta ilusiok betetzen dituzte pasatako urteak. Bada denbora guzti honetan modaz pasatzen ez dena eta hori ikastolarekiko maitasuna eta konpromisoa dira, horrek mantentzen du bizirik gure ikastola, gure Jakintza. Ikasle gutxirekin hasi baino gaur egun familia handi bat osatzen dugu, eraikin desberdinak igaro ondoren, 1993ko Kilometroak Haur Hezkuntzako gure etxea eraikitzeko ospatu genituen. Ikasleen joan etorrian oso gustura aritu eta ari gara lanean, baina beti sortzen dira premia berriak eta egoera berriak, eta gure lana honi erantzuna eman eta bidelagun izatea da. Gizartea aldatzen doan bezala hezkuntzak ere aldatu behar du, parean joan behar gara eskutik helduta eta honek lana eskatzen du, denbora eta gogoa. Gure premietako bat espazioa bihurtu zen, ikasle kopuruak gora eta gelak ez egokituta egoteak ikasle kopuru horietara. Beraz, lan egiteko eran hasi ginen aldaketak egiten, hala nola, taldekatuz, espazio desberdinak sortuz, txokoetan lan eginez.... Baina ez zen nahikoa, gure premiak ez zeuden guztiz aseturik, ikasleen komunikazioa eta harremana ez zen guztiz asetzen, eta asegabeko beste premien artean, ikasleak guk banatzen genituen gela batera edo bestera, irakasle batekin edo bestearekin, inolako aukerarik eskaini gabe! Badira urte batzuk konfiantzaren pedagogian formatzen hasi ginela eta gure interesak eta ilusioak berriro piztu zituela. Hasiera batean, ordutegi malguaz hasi HH osoan, gurasoei gelan egoteko aukera luzatu eta beste hainbat gauzen artean, ateak zabalik eduki adin tarte bereko ikasleen artean eta gustura sentitzen ginela kontuan hartuz, eta ikasle eta gurasoen aldetik erantzuna ona zela ikusirik, beste pauso bat ematea erabaki genuen modu sinple eta ekonomikoki ere modu xume batean. Aurtengo Ekainean ikasleak agurtu eta igeltseroei egin genien ongi etorri! Igeltseroek paretak bota bai, baina zer egin? Nola antolatu ondorengoa? Bilera egin genuen gurasoekin ikastolako obran laguntza eskatuz, auzolana bultzatuz eta honen erantzuna izugarria izan zen. Guraso taldeak osatu genituen eta hor ibili gara, udaran lanean, ikastolan zein etxetik bueltan, guraso eta aiton amonen laguntzaz. Ikasturte honetan, adin bakoitzak talde bat osatzen dugu, naiz eta jarduerak talde txikitan burutu baina beti ere euren autonomiari helduz, bakoitzari aukera desberdinak eskainiz, eta ondokoarekin elkarlan handiagoa burutuz. Gure txikitxoak emozio handiz hartu dute aldaketa, gurasoek ere eta, nola ez, gu ere oso gustura gaude hasi berri dugun ibilbide honekin. Hau hasiera besterik ez da, eta honelako laguntza eta babesa atzetik izanda, guri ere lanerako ilusioa gehitzen zaigu.

ikastola 230
2018 Urria
230