IKASTOLA 230 > ikastolak > 1937 Jaso Ikastolako aurtengo Musikala

Jaso Ikastola, Iruñea

1937 Jaso Ikastolako aurtengo Musikala

Zazpigarren urtea du ikastolako musikalak

Imanol Janices, Irantzu Zabalza, Edu Serna eta Nerea Martinez dira musikalaren lau zuzendariak

JASO IKASTOLA IRUÑEA 1937 Jaso Ikastolako aurtengo Musikala Zazpigarren urtea du urtero mundu zabalari eskainitako musikalak. Oraingoan helduentzat bihotzeko gaiak eskainiko dira, memoria historikoari lotuak; gazteentzat, ametsak nola bete eta ahaleginaren garrantzia; txikientzat ere erakargarria izango da, akrobaziak, argi jokoak eta beste dituelako. Urte osoko lana da, 4 zuzendari eta 49 ikasle batera buru-belarri izan dituena. Hala ere, Irantzu Zabalzaren esanetan, prozesua bera da politena “denok baikara onak zerbaitetan, denok daukagunez zerbait oso ongi egiten dakiguna, eta horixe bultzatzea dagokigu”. Aurten unitate didaktiko bat ere atera dute gelatan aurrez landu, gaiari erreparatuz musikala hobeto ulertzeko. Navarra Telebistako Oihane Garzaron-en erreportajea ikusgai youtuben: TANTTAKA Navarra Telebistaren programan azaldu da 1937 Musikala, Jaso Ikastola, Oihane Garzaronek egindakoa. Helburua izan da antzezlanaren atzeko aldean dagoen guztia hori ezagutzeko parada izatea, eta hainbat gauza eder erakutsi ditu. Zazpigarren urtea da musikalak egiten hasi zirenetik. Gorputz soinketan egiten zituzten emanaldiei urrats berri bat gehituz, bi ipuintxo sortu zituzten eta haiei musika eta dantza gehituaz, emaitza inpaktantea lortu zuten. Horrek animatu zituen bide berriak jorratzera, eta Imanol Janices zuzendariaren esanetan “ikasleak eta guk elkarrekin ikasi dugu helburuak osatzen, baliabideak eta baldintzak hobetzen, beti ilusio handiarekin eta lan askorekin lortu dugu elkarrekin handitzea”. Lau urte daramate gai sozialak egiten, izan naturarekin lotuta, emakumeen papera, diruaren balioa, ez dela dena erostea… Aurtengoan memoria historikoa lantzea erabaki zuten, horregatik izena: 1937 Musikala. Argumentuan Gernikako antzezlan talde bat da, bidean arazoak dituzte, ezin aurrera egin musikalarekin, arazoari aurre nola egin aztertzen dute elkarrekin, argi baitute elkartasuna dela bide; bide bakarra. Imanol Janices, Irantzu Zabalza, Edu Serna eta Nerea Martinez dira musikalaren lau zuzendariak. Lau zuzendari eta 49 ikaslek hartu dute parte. Urte osoan elkartu dira, asteazkenero 15:30etatik 17:30etara, baita jolas-ordu guztietan abeslariekin eta akrobatekin, ordu extraren bat ere denekin, gehi hilabetean behin igande goizetan partaide guztiekin, lan-taldeak bateratzeko. Ez da ez txantxa!! Plazaretzeko ordua izugarrizko ametsa da. Egindakoa erakustea, non eta espazio publiko ezagunetan, adibidez Barañaingo Auditoriumean, Baluarten, Donostiako Victoria Eugenian… horri deitzen diogu “la guinda del pastel”, baina hori ez da gauzarik ederrena, bistosoena behar behar bada bai, baina guztiz ederrena prozesu bera da esan digu Irantzu Zabalzak, lau zuzendarietatik dantzaz arduratzen denak. “Prozesua bera da politena. Horretan gazteek ikasten dute beraiek doai batzuk dituztela, denok ditugula, denok dugula zerbait ondo egin dezakeguna eta horixe hain zuzen da bultzatu behar duguna”. “Dena ez da matematika, natur zientziak, Euskara edo Lengua Castellana. Badira beste konpetentziak, beste doaiak. Alde batetik lotsa gainditu daitekeela, autoestima hobetu, lankidetzan aritzeak dakarren onurak, beraien arteko giroa. Bestetik, atrezzoa, esku-lanak, abestiak, gorputz abilidadeak, dantzak, balio horien lanketan insistitzea”. DBH bukatu eta arlo profesionala aukeratzeko orduan, dagoeneko ikasle batzuk arte eszenikotako batxilergoa aukeratu dute, beste batzuk musika bidetik joan dira; atrezzo antolaketatik ere bai. “Kasi, kasi konturatu gabe bide bat aurkitu dugu”. Aurtengo berezitasunak aipatzekotan adin guztientzat interesgarria dela esan behar. Helduentzat, bihotzeko gaia baitu: memoria historikoarekin lotuta. Gazteentzat, ametsak nola bete edo ahaleginaren garrantzia; eta txikientzat ere erakargarria da, akrobazia zein argi joko bereziak dituelako. Hala eta guztiz ere, Unitate Didaktiko bat egin dute aurten lehen aldikotz, batetik gelatan gaia lantzeko eta, bestetik, musikala errezago ulertzeko. Navarra Telebistako Oihane Garzaron-en erreportajea ikusgai youtuben: TANTTAKA NATV Jaso, 1937 Musikala: https://www.youtube.com/watch?v=RlFBngA_LdE

ikastola 230
2018 Urria
230