IKASTOLA 230 > ikastolak > Gliss Eguna aurten ere arrakastatsu

Seaskako Ikastolak, Iparraldea

Gliss Eguna aurten ere arrakastatsu

Euskara plazara eta kirol mundura

Gazte giroan, gaurkotasun markoan, euskara ikur!

Irailean antolatzen da eguna, helburua izanik lerra kirolak euskaldunak ere badirela aldarrikatu, eta aisialdietan euskarak baduela bere izaera, presentzia eta harrotasuna erakustea, non eta Iparraldeko kostaldean, La Barre guneko skate-parkearen inguruan. Seaskak, eta Angelu zein Miarritzeko ikastolek bideratu dituzte animazioak, goizeko 10etatik aurrera, publiko zabalari eskainiak. Bezperan, Lapurdiko Surf Elkarteko kideek “Glisseguna surf txapelketa” alaitu zuten, zeinetan Zarauzko surflariak ere batu baitziren; guztira ia 70 lagun. Euskal hizkuntza bultzatzeko parte hartu zutenek, euskarazko erranaldiak ikasi eta erabili behar zituzten puntuak markatzeko. Kirola eta jolasaren bidez euskara beti lagun! Gazte giroan, gaurkotasun markoan, euskara ikur!

ikastola 230
2018 Urria
230