IKASTOLA 230 > ikastolak > #dotorejantzi Baserritar jantziak harro eta sentiberatasunez erabiltzeko

Axular Lizeoa, Donostia

#dotorejantzi Baserritar jantziak harro eta sentiberatasunez erabiltzeko

Gero Dantza Taldea

#dotorejantzi Baserritar jantziak harro eta sentiberatasunez erabiltzeko

#dotorejantzi Baserritar jantziak harro eta sentiberatasunez erabiltzeko Gero Axular Dantza taldeak egitasmo berria sortu zuen iaz, eta aurten zabaltzea nahi du. Helburuetan du donostiarren kultura tradizionala berreskuratzea; baserritar jantziaren ezagutza zabaltzea eta, aldi berean, gozatzen irakastea, propio senti dezaten sustatuz. Kultura tradizionala eta garaikidea bultzatzen ditu, jantzien eta oihalen berrerabiltzea, hezkuntzan eta teknologian elkartuz, betiko merkataritzaren sustapenari eta gizarte-integrazioaren alorrei eutsiz; bada besterik ere. Proiektu sendoa du. Nondik sortu da egitasmoa? Baserritar jantzia erabiltzeko pizgarri eza somatu delako batetik, eta berezkotasunarekiko errespetuan antzemandako baldarkeriagatik bestetik. Harrotasunez dotore janztea du xede. Informazio zabala http://geroaxular.eus/es/que-hacemos/traje-de-baserritarra.html

ikastola 230
2018 Urria
230