IKASTOLA 230 > ikastolak > Sosak biltzeaz gain, ikastolari laguntzen

Bernat Etxepare Lizeoa, Baiona

Sosak biltzeaz gain, ikastolari laguntzen

Beharra non, zangoa han!

Sagarbiltzea antolatu dute berriro ere, oraingoan Senperen. Ikasle baten aita zendu eta baserrian laguntzera joan dira taldean. Sagarrak bildu, kooperatiba batera bidali botiletan sartzeko, eta ikastolaren sarean saltzeko sagarnoa eta sagar jusa. Hartara, ekoizpenaren zati bat Lizeorako izanen da. Bestetik, Landetako Luxey herrian, Musicalarue abuztuko musika festibalean Senpereko eta Lizeoko 23 gurasok parte hartu dute lanean, eta han lortutako dirua ikastolarentzat izan da. Argi dago inplikazioa biribiltzen dela Seaskan. Beharra non, zangoa han!

ikastola 230
2018 Urria
230