IKASTOLA 230 > ikastolak > Haur Hezkuntzako lanak ekainean hasi, dagoeneko prest!

Aresketa Ikastola, Amurrio

Haur Hezkuntzako lanak ekainean hasi, dagoeneko prest!

Udan egin diren obrak

HH eremua zaharberritzea izan da lanen helburu nagusia.

HH eremua zaharberritzea izan da lanen helburu nagusia. 2003an, elurte batek etapa horretako instalazioak erabilezin utzi ondoren, irtenbide egonkorra emateko aukera 2017/18 ikasturtean ailegatu zitzaigun. Eraikuntzaren birmoldaketaren beharrak bat egin du Haur Hezkuntza etapan ematen ari den hausnarketa pedagogikoarekin, eta lanak egiterakoan kontuan hartu dira haize berriek ekarritako irizpide berriak. Ekainean hasi eta irailean amaitu ditugu, erronka konplexu guztiei irtenbide ona ematen. Ibilbidea erreza izan ez den arren, “Gustuko bidean, aldaparik ez”. Eskerrak eman nahi diegu ibilbide honetan laguntza eskaini diguten pertsona eta erakunde guztiei, denon artean lortu baitugu obra egitea eta garaiz amaitzea. Aresketa Ikastolan obrak burutu ditugu uda honetan eta Haur Hezkuntzako eremu berria prest izan dugu kurtsoari hasiera emateko. Lanen helburu nagusia izan da Haur Hezkuntzako eremua zaharberritzea. Duela 15 urte, 2003. urtean, elurte batek HHko instalazioak erabilezin utzi ondoren, gelak Aresketa eraikinean kokatu behar izan genituen. Behin-behineko egoera honi irtenbide egonkorra emateko aukera 2017/18 ikasturtean ailegatu zaigun arte. Eraikuntzaren birmoldaketaren beharrak bat egin du Haur Hezkuntza etapan ematen ari den hausnarketa pedagogikoarekin, era honetan lanak egiterakoan kontuan hartu izan dira haize berriek ekartzen dituzten irizpide berriak. Lanak ekainean hasi eta irailean amaitu ditugu, denbora tarte txiki honetan aurre egin behar izan diogu honelako obra batek planteatzen dituen erronka konplexu guztiei. Ibilbidea ez da erreza izan, baino esaera zaharrak dioen bezala “Gustuko bidean, aldaparik ez”. Lerro hauek ere aprobetxatu nahi ditugu eskerrak emateko ibilbide honetan laguntza eskaini diguten pertsona guztiei, bereziki ikastolako guraso, ikasle zein langileei erakutsitako jarrera eta emandako laguntzagatik, baita Ikastolen elkarteko aholkulariei ere. Guztioi eskerrik asko, denon artean lortu dugu!!

ikastola 230
2018 Urria
230