IKASTOLA 230 > ikastolak > Ikastolak 40 urte eta "E I A Xiberoots!"

Aloze Ikastola, Basabüru

Ikastolak 40 urte eta "E I A Xiberoots!"

40 urteurrenaren lore sorta

Youtuben da ikus eta entzungai

Ikastolak 40 urte, eta “e i a Xiberoots!” Urteurrena iristear zela, haurrekin disko konpaktu bat atera nahi izan dute. Talde batzuei galdegin, eta Xiberootsek argitaratzeko zuena eman die youtubeko bertsioan erabiltzeko. Kantari beste bertso bat gehitzeaz gainera, ikastolako komunitate osoaren lankidetza lortu dute. Harreman goxoa nagusitu da, musikariekin batera ikastolako 35 haurrak bideoan protagonista bihurtuz, baita Pette Etxeberri marrazkilariaren laguntzarekin ere. Ikusgarria da, alaia, irudi bizia. Gabonetarako plazaratuko dute konpaktua, ikastolako hainbat kanturekin. Hori bihurtuko da 40 urteurrenaren lore sorta. Youtuben ikusgai XIBEROOTS- e i a https://www.youtube.com/watch?v=iAR-bJe2x0I

ikastola 230
2018 Urria
230