IKASTOLA 229 > ikastolak > Comete Sarearen bidezidorretik, Manex Erdozaintzi ikasleekin batera

Piarrez Lartzabal Kolegioa, Ziburu

Comete Sarearen bidezidorretik, Manex Erdozaintzi ikasleekin batera

Bi kolegioko 3.ek II. Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan dute Comète sarearen bidezidorrean barrena ibiliz

 Zati bat bete dute, Urruñatik Bidasoaraino

Comete Sarearen bidezidorretik, Manex Erdozaintzi ikasleekin batera. Bi kolegioko 3.ek II. Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan dute Comète sarearen bidezidorretik ibiliz. 1941 eta 1944 urteen artean Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comète sareak 800 bat hegazkin-pilotu eramatea lortu zuen Pirinoetako mugaren bestaldera, Bidasoa ibaia zeharkatuz. Muga pasa eta, Britainia kontsulatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehenengo Madrilera eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzularazteko. Hura gogoratuz ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete dute, Urruñatik Bidasoaraino. Haizea eta eguzkia lagun, egun ederra bizitu dute bi kolegioko ikasleek.

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229