IKASTOLA 229 > ikastolak > Auzolanaren filosofia transmititu nahi diegu ikasleei

Ibaizabal Ikastola, Durango

Auzolanaren filosofia transmititu nahi diegu ikasleei

Ikaragarrizko balioa du egiten doguna talde moduan,

Kontzeptu zaharra bezain gurea da auzolana.

Kontzeptu zaharra bezain gurea da auzolana. Mendeetan auzo ezberdinetako bizilagunak elkartu izan dira eremu komunitarioetan jarduteko, norbanako interesak albo batera utzita, guztien onurarako lan egitera. Ikastola herritik sortu zen, eta auzolan filosofia bereganatu zuen. Ibaizabalen ez dugu, beraz, ezer asmatu; kudeaketan txertatu eta baliabideak ipini ditugu eskura. Langileek hilean behin zerrenda osatzen dute egiteko zer dagoen, zer konpondu edo berritu behar den, zein mantenu lanak zehaztuz. Eta horiekin deialdia egiten zaio komunitate osoari. Guztira10 deialdi urteko, hilabeteko bat. Gela bakoitzari dagokio urtean bat egitea, bertan langileak, ikasleak eta gurasoak parte hartuz. Behar den materiala erosten da, eta Errotako langile batek koordinatzen du guztia. Ondoren kontutan hartzen dira zer lan egin den eta dirutan zer estimazio duen: zenbat jende bildu den, zer egin den, zenbat kostatu den eta zenbat aurrestu den. Garrantzitsua baita komunitate osoak ezagutzea zer aurrerapen ekonomikoa egiten zaion ikastolari horrela funtzionatuz gero.

“Ikastolan egiten diren auzolanak aparte, Ibaizabal ikastolak hainbat eragileekin eta elkarteekin batera euskalgintzan dihardugu Durangon. Jaietako txosna batzordean parte hartzen dugu, eta jaietan txosna bat ipintzen dugu GUKA taldean barruan. Eta horretarako auzolanean Ikastolako guraso eta langileak parte hartzen dugu. Gure ekarpenarekin lortzen duguna da jaiak euskaldunagoak eta etekin ekonomiko bat ikastolarako. Etekin honekin egiten dugunarekin ikastolako komunitateari helarazi egiten zaio”, kontatu digute ikastolako ordezkariek.

“Ikaragarrizko balioa du egiten doguna talde moduan, ez dugu inoiz ahantzi behar nondik gatozen eta zer egin behar dugun. Oso argi dugu auzolan filosofia transmitu behar diegula gazteei”.

 

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229