IKASTOLA 229 > ikastolak > Eurocom Smart Erasmus +

Elgoibar Ikastola

Eurocom Smart Erasmus +

Europatik jaso dugu bisita berezia

Ikastolan garatzen dugu Pausoz Pauso egitasmoa ezagutzeko aukera izan dute

Elgoibar Ikastolako Haur Hezkuntzako 0-3 etapak bisita berezia izan zuen apirilaren, hainbat lurraldetako ordezkariak bertan izan baitzituen “Eurocom Smart Erasmus +” egitasmoaren baitan. Elgoibarko Meka Lanbide Eskolako praktiketako ikasle ugarik Ikastola hautatzen du praktikaldia burutzeko, eta, hori horrela, aipatu egitasmoaren baitan Holanda, Finlandia, Alemania, Grezia eta Danimarkako irakasle zein ikastetxeekin kolaboratzen duten enpresetako 26 langile eta ordezkari izan dira gure artean hemengo errealitatea ezagutu asmotan.

Gurean, Elgoibar Ikastolan, Alemaniako eta Holandako ordezkariek azken urteotan garatzen dihardugun “Pausoz Pauso” egitasmoa ezagutzeko aukera izan zuten, antolaketa ikusteko eta instalazioei bisita egiteko. Horrela, enpresa kolaboratzaileek eta  ikastetxeek duten lan egiteko era eta abian dituzten egitasmoak bertatik bertara ezagutu dituzte, ondoren, beraien ikasleak Euskal Herrira praktikak egitera bidali ahal izateko. Horrek guztiak, sarean lan egitea ahalbideratzen du, informazioa partekatzea eta hezkuntza kalitatean eragitea. Eurocom proiektuaren azken helburua  ikasleek lan praktika egokiak eta kalitatekoak izatea baita, eta, horrekin batera, erreferentziakoa izango den sare europarra antolatzea.

 

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229