IKASTOLA 229 > ikastolak > ASSA Ikastolan, 400 ikasle gara!

Assa Ikastola, Lapuebla

ASSA Ikastolan, 400 ikasle gara!

 1979an 2 eta 4 urte bitarteko 22 umek eman zioten hasiera Ebro ondoko proiektu honi. 

Nork esango zukeen kopuru hauetara iritsiko ginenik! 1979an 2 eta 4 urte bitarteko 22 umek eman zioten hasiera Ebro ondoko proiektu honi. Gutxik esango zuten orduan 40 urteren buruan 400 ikasleko langa gaindituko zuela Assa Ikastolak! Bidea ez da erraza izan; 90. hamarkadako egoera larriak ikastola ia ixteko zorian utzi zuen, baina hura gainditu, eta 2000. urtean ia 200 ikasletara heldu ginen, egonkortasunez eta sendotasunez errotuz orduantxe.  Assa Ikastola eskualde-ikastola izanik, Bastida, Lantziego eta Oiongo ikastoletatik datozen ikasleez hornitzen da DBHn eta Batxilergoan. Denon artean iritsi gara inoiz pentsatuko ez genuen ametsera!

ZORIONAK Assa Ikastola osatzen dugunoi, eta nola ez, Arabako Errioxako ikastola  guztiei, denon artean eskuratu dugulako “zoro batzuen proiektua” 400 familiarena izatea. Haserako beldur hura,  euskarazko hezkuntzak ikasleen etorkizun akademikoa bermatuko ote zuenarena, alegia, gaindituta dago gaurko emaitzak ikusita. Horixe irabazi dugula!!

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229