IKASTOLA 229 > ikastolak > Batxilergoaren lehen urtea Armentian, pozik!

Armentia Ikastola, Gasteiz

Batxilergoaren lehen urtea Armentian, pozik!

Datorren ikasturtean bide beretik jarraitzeko eta sakontzeko erabakia hartuta dugu.

Batxilergoaren lehen urtea amaitzear dugu Armentia Ikastolan. Aurten lehen urtea izan dugu BATXI 1en, eta ez da edonolakoa suertatu, izan ere proiektu bidez egin dugu lan, eta hainbat arlotan diziplina arteko proiektuetan. Lan itzela suposatu du antolaketaren aldetik proiektuak prestatzen, garatzen, berrikusten eta zuzentzen. Batxilergoko irakasleek sekulako esfortzua eta lana egin dute ikasturte osoan zehar, eta ikasleek zein familiek proiektuarekiko konfiantza erakutsi dute. Horrek guztiak ekarri du apirilean egindako balorazioa (ikasleek, gurasoek eta irakasleek egindakoa) positiboa izatea oso.

Datorren ikasturtean bide beretik jarraitzeko eta sakontzeko erabakia hartuta dugu. Erronka, lehenengo maila hobetzea eta sendotzea da, eta lehen aldiz bigarren mailari erantzutea ildo beretik, selektibitaterako prestaketak eta proiektu bidezko ikaskuntza uztartuz.

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229