IKASTOLA 229 > ikastolak > EHIren BiziJolas egitasmoak 8 ikastola batu ditu Argian eta Bardeetan

Argia Ikastola, Fontellas-Tutera

EHIren BiziJolas egitasmoak 8 ikastola batu ditu Argian eta Bardeetan

Nafarroa Garaiko 5 Ikastolek, Euskal Herriko beste 3 Ikastolek eta Argia Ikastolak

Argia Ikastolak eta Ikastolen Elkarteko BiziJolas egitasmoak, antolatu dituzten hainbat jarduera ezberdinetan parte hartu dute. 

DBH 3. eta 4.eko 300 ikaslek parte hartu dute Topaketan, ikastolan landutakoari bukaera ederra emateko. Hainbat helburu izan ditu: alde batetik, ikasleen bizi-kalitatea hobetzea eta jarduera fisikoa bera haien aisialdian txertatzea; bestetik, txirrindularen erabilera-aukerak ezagutzea; horrekin batera, ingurune natural batean bizitzen jakitea; eta azkenik, egoera ezezagunak biziaraztea, ziurgabetasunaren lanketa hezitzailea bultzatzea, beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan egotea, euskaraz jardutea, ikastolatik kanpo jardueratan parte hartzea. Finean, era ludikoan jardutea eta Euskal Herriko basamortu bakarra ezagutzea.

Aurten  bederatzi  izan dira parte hartu duten Ikastolak: Argia (Fontellas), San Nikolas (Algorta), Assa (La Puebla), San Bizente (Oion), Paz de  Ziganda (Atarrabia), Iñigo Aritza (Altsasu), Andra Mari (Etxarri Aranatz), Lizarra (Lizarra) eta Labiaga (Bera).

EHIren BiziJolas egitasmoak 8 ikastola batu ditu Argian eta Bardeetan
Nafarroa Garaiko 5 Ikastolek, Euskal Herriko beste 3 Ikastolek, Argia Ikastolak eta Ikastolen Elkarteko BiziJolas egitasmoak, iragan maiatzaren 3 eta 4an, Tuteran, Fontellas eta Bardeetan zehar antolatu dituzten hainbat jarduera ezberdinetan parte hartu dute. Hauetan, aipatutako ikastola hauen DBH 3. eta 4. mailako 300 ikaslek hartu dute parte.

Proiektuaren azalpena
Proiektua Ikastolen Elkarteko BiziJolas lantaldea, Argia Ikastola eta Ikastoletako Gorputz Heziketako irakasleen artean adostua izan da eta hauek aurrera atera egin dute. Proiektu hau, Ikastola bakoitzeko proiektu kurrikularraren barruan txertatu egin da, hainbat irakasgai ezberdin ukituz.

Irakasgai hauetan, honako eduki hauek landu dituzte:

Gorputz Heziketan: Txirrindulen erabilerari buruz zein orientazio eduki ezberdinak ikasleei irakatsi egin zaie.

Euskeran: Ikastola eta herri ezberdinetako ikasleak parte hartu dutenez, euskarak dituen euskalki ezberdinak aztertu egin dituzte.
Historian: Transhumanziaren inguruko ezagutzak jorratu dituzte. 

Tuteran, Fontellasen eta Bardeetan antolatzen dugun Topaketa hau ikastolan landutakoari bukaera ederra emateko da. Gorputz Heziketa orduetan landutakoa espazio zoragarri batean bizitzea, beste ikastola batzuekin gozatzeko. Euskal Herria ezagutuz, harremanak indartuz, sentipenak biziaraziz.

Helburuak honako hauek dira:
Batetik, Naturarekin harreman natural bat lortzea eta nola ez, hori bera errespetatzea. Bigarrenik, Aisialdirako eredu berri bat ikasleei aurkeztea, zirraraz beteriko jarduera bizitzea. Ikasleen emozioak aztertzeko, ebaluatzeko, jarduera oso egokia baita.

Ikasleen bizi kalitatea hobetzea eta jarduera fisikoa bera haien aisialdian txertatzea. Txirrindularen erabilera-aukerak ezagutzea. Inguru natural batean bizitzen jakitea.

Egoera ezezagunak biziaraztea, ziurgabetasunaren lanketa hezitzailea bultzatzea, beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan egotea, euskaraz jardutea, ikastolatik kanpo jardueratan parte hartzea, hain zuzen, era ludikoan jardutea eta Euskal Herriko basamortu bakarra ezagutzea. Proiektuari itxiera emanez, ikastola partaide guztiek bi egun hauetan Fontellas, Tutera eta Bardeetan zehar hainbat jarduera bizitzeko aukera izan dute.

Maiatzaren 3a, ostegunarekin:
16:30etan: Tuterako udaletxean elkartu eta Udaletxean harrera.
17:00etatik 17:30etara: Foruen Plazaren gibelean, Tuterako  Queiles Pasealekuan, elkar ezagutzarako jolas kooperatiboak.
17:30etatik 19:00etara: Tuterako inguruan eta alde zaharrean, ginkana.
20:00etan: Fontellaseko Argia Ikastolan afaria, Just Dance eta karaokea + mozorro festa.
23:30etan: 300 ikaslek Argia Ikastolan lo egin dute.

Maiatzaren 4a, ostiralarekin:
09:45etan: Bardeetako Monumento al pastor-en, ongietorria.
10:30etatik 14:00etara: 20 ikasleko 15 talde ezberdinetan, bizikletarekin 32 km egin dituzte. Artzaiaren monumentutik El Yugo amabirjinaraino (Kasteldeterran, anoa-postua).
14:30etan: Herri bazkaria El Yugo aterpetxean (Ogi apurrak, txistorra, patata tortila).
16:00etan: Ikastoletara itzulia.

 

 

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229