IKASTOLA 229 > ikastolak > Tabakalerako Eskolen Aldirien baitan, Almenekoak Eskolako proiektua lantzen
Bidean eragin nahi dute

Arizmendi Ikastola - Leintz bailara

Tabakalerako Eskolen Aldirien baitan, Almenekoak Eskolako proiektua lantzen

DBH 4.mailakoak

Hausnarketa prozesu baten ondorioz

Azken hilabeteotan "Eskola Bideak" proiektua lantzen ari dira Almeneko DBHko laugarren mailakoak. Bertara oinez hurbiltzeko bidearen inguruko hausnarketa egiten ari dira ikuspuntu berezitik, sentsazioen eta artearen ikuspegiari heldu diotelako, ohikoak diren distantzien, denboren eta erosotasun kontuak albo batera utzita. Zer da Almenerako bidea guretzako? Zein sentsazio, sentimendu eta oroitzapen pizten dizkigu ideia horrek? Galdera horiei sormenez erantzuteko lanetan ari dira. Hurrengo faseetan, bidean eragiteko eta bidea bera eraldatzeko asmoa dute. Tabakalerak Eskola aldirien baitan kokatzen da, eta Maite Beitia irakaslea ari da  gidaritza lanetan. Oso pozik daude ikasleak ez ezik gurasoak eta irakasleak ere murgildu direlako proiektuan.

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229