IKASTOLA 229 > ikastolak > Gau Literario-Gaubela, 320 ikasle eta 20 langileren artean

Abusu Ikastola - Bilbo

Gau Literario-Gaubela, 320 ikasle eta 20 langileren artean

Irakurzaletasuna bultzatzeko eta ikastolako bizikidetza indartzeko

Lehen aldia izan da, ziur errepikatzekoa!

Irakurzaletasuna bultzatzeko alde batetik, eta ikastolako bizikidetza indartzeko bestetik, 320 ikasle eta 20 langile (irakasle, gerente, sukaldari) batu ginen ikastolan lotara, apirileko gau euritsu batean. Gaubela Irakurzaletasunaren astean egindako ekintzetatik garrantzitsuena izan arren, ez da bakarra izan. LH1etik hasi eta DBH3ra arteko ikasleak izan ditugu ikastolan.

LHkoek ipuin kontalariak, ipuin musikatu eta dramatizatuak eduki dituzte, eta lotara joan aurretik, mailaren batean, tutoreak ipuina irakurri die lo-sakutan sartuta lotara joan aurretik. DBHn  pista-jokua izan dute non Abusu Ikastola eszenatoki moduan izanik beldurrezko istorio asmatu batetik abiatu ziren. Nahiz eta ideia beste ikastola batetik hartua izan den, erabilitako istorioak gure irakasleek asmaturikoak izan dira, “ipuin girorako” lanak gehituta.

Guraso batzuen partehartzea ere izan dugu tailler eta ipuin dramatizatuak egiterako orduan; baita hurrengo goizean ere, bertan gosaria prestatzeko 30 guraso animatu baitziren, ikasle zein langileoi esne beroa zerbitzatzeko. Zelan nabaritzen den langileen eta familien asebetetze ona honelako ekintzak antolatzeko orduan, ezeren truke, ilusio eta indar guztiak jartzen dituztenean (sukaldariak barne). Parte hartu duten guztie eskerrik asko!

Lehen aldia izan da, baina parte hartu dugun guztion balorazioa da ziur berriz errepikatzekoa!!. Ondorioz, beraz, datorren ikasturtera begira jarri gara, oraingoa zelan hobetu dezakegun ikusteko (nahiz eta listoia oso altu jarria dugun aurten).

 

 

ikastola 229
2018 Ekaina
229