IKASTOLA 227 > ikastolak > Ikastolak Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko saria jaso du

Aita Larramendi Ikastola, Andoain

Ikastolak Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko saria jaso du

EUSKALIT Fundazioak koordinatzen duen saria da

 2013an “kudeaketa aurreratua” deituriko sistemara pasa zen.

EUSKALIT fundazioak koordinatzen duen sari honek, kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea du helburu.

Abenduaren 12an, Donostiako Kursaal Jauregian ospatutako ekitaldian, Aita Larramendi Ikastolak eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren zilarrezko saria. Aitor Iriondo zuzendariak jaso zuen saria, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren eskutik. Sari honek ziurtatzen du Ikastolan egiten den kudeaketak maila altua duela aitortzen du. ZORIONAK Ikastola osatzen dugun langile eta familiei.

Aurtengo edizioan jarduera sektore guztietako zazpi erakundek jaso dute Zilarrezko A saria:  gure Aita Larramendi Ikastolaz gain, Vicinay Cadenas, Ikusi Remote Control, Bidasoa-Osakidetza Erakunde Sanitario Integratua, Basauri Irakaskuntza Elkarte Kooperatiboa, EHU/UPVko Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskola eta Gizakia Fundazioa. Eta Urrezko A eman zaio Ormazabal y Cia SLU industri enpresari.
Hiru izan dira Hezkuntza mailakoak  Basauri Irakaskuntza Elkarte Kooperatiboa, EHU/UPVko Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskola eta Andoaingo AITA LARRAMENDI Ikastola.

EUSKALIT da aitortzak administratzearen arduraduna. Sariak banatu dituzte, besteak beste, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Osasun sailburu Jon Darponek, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, eta Hezkuntza sailburuorde Maite Alonsok, EUSKALITeko presidentea Jose Hernandezekin batera. Aurten, gainera, Kudeaketa Aurreratuaren Diplomak banatu zaizkie sektore guztietako 48 erakunderi, 2017an EUSKALITen Kanpo Kontrastearen zerbitzua gainditu eta gero. Horrez gain, zortzi erakunderi eman zaie aitortza.

Ikastolak EFQM kalitate sistema txertatu zuen ikastolan 2000. urte inguruan. Hamahiru urtez kalitate sistema horrekin lan egin ondoren, 2013an “kudeaketa aurreratua” deituriko sistemara pasa ginen. Sistema honek aurrerapenak ekarri dizkio ikastolari lan egiteko moduan. Ikastolako partaide guztiok hartzen dugu parte ikastolaren kudeaketan, eta denok jakin badakigu ikastola zein bide jarraitzen ari den; hau da, denok gara jakitun zein den ikastolaren kudeaketa sistemaz. Horretaz gain, gure lan egitearen inguruan etengabe ari gara hausnartzen, eta horrekin batera hobekuntzak txertatzen ditugu; etengabeko hobekuntza bultzatzen baitugu.

Ikastolako ikasle, langile eta familiek parte hartzen dugu sistema honetan. Kudeaketa talde ezberdinak antolatu dira ikastolan, eta bertan ikastola kide guztiak gaude elkar lanean.

 

ikastola 227
2018 otsaila
227