IKASTOLA 227 > ikastolak > Hogei urte bete ditu, handitzen eta handitzen

Kimua Ikastola, Angelu

Hogei urte bete ditu, handitzen eta handitzen

Zorionak 21garren urteurrenean!

Datorren ikasturterako 120 ikaslera iritsiko dira.

80.hamarkadan bazen ikastola bat Angelun, 1988an Baionako Oihana ikastolara bildu zena. Guraso berrien eskaerari erantzun nahian, Seaskak Kimua izeneko ikastola berria martxan jarri zuen 1997an. Urte zailak izan ziren haserakoak, nahiz eta urterik-urte handitzen zihoan. Horregatik prefabrikatuak gehitu zituzten; baina ikastola itxuraz zaharra gelditu zen 2013an eraikin berria egin zuten arte. Orduz geroztik matrikulazioa handitzen eta handitzen joan da, eta iritsi da unea non eraikin berria gehitu behar zaion 2013ko eremuari, dagoeneko 103 ikasle kopurua gainditu du, ikasle berrien zain baitaude. Datorren ikasturterako 120ra iritsiko direlako.

Familia euskaldunak al diren galderari erantzunez, Eñaut Alfaro ikastolako lehendakariak kontatu digu Angelu ingurune erdalduna dela, ikasle erdia baino gehiago etxetik erdalduna den arren, zein pozgarria den ikustea emeki-emeki nola euskalduntzen diren ikastolan. Gurasoen inplikazioaz ere aipamena egin digu. Urtero familia bakoitzak aurreplangintza bat jasotzen du  urteko egitekoekin. Bakoitzari lau ekitalditan edo festatan parte hartzea dagokio, izan antolaketa lanetan, talo salmentan edo dena-delakoan. Badira beste borondatezko lanak ere, ikastola mailakoak hain zuzen.

Herriko Etxearekin harremanak normalizatu dira, hobetu dira ikaragarri bi erakundeak gerturatu baitira. Esan gurutsua da nolako aldaketa eman den hogei urtean! Gaur ikastola onartua da Angelun, kontuan hartua, herriko kultur dinamikan sartua eta inplikatua badagoela. Badu bai, etorkizunik!

Abenduko Herriko Kontseiluan aho batez onartua izan zen ikastola handitzea, eraikin berria egitea. Esan nahi du orain paper ofizialen zain daudela eta laster, otsailean, lehen palaukadak hasiko direla: ikastolarentzat eraikin berria gehitzeko ordua. Ikastola prefabrikatuen garaia historia da dagoeneko Angelun; duintasunaren eta etorkizunaren bidea egina du! Zorionak 21garren urteurrenean!
 

ikastola 227
2018 otsaila
227