IKASTOLA 225 > ikastolak > EKI Ebaluazio osatuaren inplementazioa

Ikastolen Elkarteak bultzatua

EKI Ebaluazio osatuaren inplementazioa

EKI prozesu osoan landu ahal izateko

Ebaluaziorako irizpideak markatu ditu Ikastolen Elkarteak.

EKI prozesu osoan zehar landu ahal izateko, Ebaluaziorako irizpideak markatu ditu Ikastolen Elkarteak , ebaluaketarako planteamendu osoa da non arloak zein prozedura metadisziplinarrak  neurtuko diren. Batetik, zertifikatzaile aldetik ; baina batez ere, orain, hezitzaile aldetik, ikasteko ebaluatu behar baita. Egoeren bankua osatu nahi da, ereduak, irakasle oro kapazitatzeko dosierrak egiten. Urrian Alexia tresna ebaluazio sistemara ere egokitu da.

Berrikuntza ere LH-6mailara iritsi da, bi etapak LH eta DBH batera landuko baitira. “Ebaluazioa puntu klabea da, ikastolek hezkuntza aldatzen ari garenaren seinale” esan digu Manu Aurrekoetxeak EKI proiektuaren zuzendariak.

DBH 1eta 2rako hiru saio antolatu dira egunotan Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. 14 ikastolako talde bat osatu da inplementazioa gelan sartzeko, era ireki batean. Ohi den bezala, jarraipena irakasleekin zein koordinatzaile pedagogikoekin kontrastatuko da. 

 

ikastola 225
2017 Urria
225