IKASTOLA 225 > ikastolak > Armentian obra sakona, alderik alde

Gasteizko Ikastolen Elkarteko ikastola

Armentian obra sakona, alderik alde

Armentia Ikastolak 25 urte eta eraikin berritua

Ikastola osora iritsi da aldaketa. Dagoeneko 25 urte, 3 lerro eta 1100 ikasle ditu.

Aurten bertan bete ditu 25 urte Ikastolak, eta HH1etik Batxilergorako eskaintza zein azpiegitura berria izango ditu urteurren honetan.

Dagoeneko 3 lerro eta 1100 ikasle dituen Gasteizko ikastola gazteak berrikuntza sakonak egin ditu. Azpiko solairura eraman ditu HH 1-4 eta jangela, hiru patioen ingurura: 2 estalitakoak eta bestea, berdea, baratzea duena. Horrekin batera, beheko solairura, sarrera, idazkaritza, HH 5 eta LH 1-4 bildu ditu, bigarren solairura LH5-6 eta DBH 1-2, eta azkenik goiko aldera DBH 3-4 eta Batxilergoa. Metro asko eta asko ditu duela 25 urte mojei erositako eraikinak, eta horri esker aukerei zukua ateratzen jakin dute. Metodologiari dagokionez, Konfiantzaren Pedagogian sakondu dute. Inbertsiotarako diru-laguntzen dekretuaren zain daude, obra handiena eginda.

Hogeita bost urte bete ditu Gasteizko ikastola gazteak, Armentiak.  Jaio zen ordutik dago eraikin berean kokatuta, handia bezain zaharra izan den eraikinean. Urterik urte egokitzapen lanak egin zaizkio, maiz partxeak estaltzen. Oraingoan ezberdina izan da, sakonekoak baitira aldaketak. Hiru lerro ditu ikastolak, 1100 ikasle, 550 familia eta 89 langile. Komunitate handia da, dinamikoa.

Konfiantzaren Pedagogian oinarritu dira obraren muinera iristeko, eta prozesu horrek gogoeta askotara eraman ditu, baita erabaki potoloak  hartzera ere:  obra sakona egin beharra ikusita, horretan bete-betean sartu dira. Eta hala egin dute. Hilabete astunak eta zailak bizitu dituzten arren, poza baino ez dute ageri. Zatirik handiena egina dago, ikasleak jadanik gela berrietan daude; hemendik aurrera falta denari erantzungo diote. Urrirako auzolana deialdia antolatu dute ikastolan, atzeko frontoi eta espazioari aurpegia garbitzeko. Inbertsioetarako diru-laguntzen dekretuaren zain daude, puskarik handiena estaltzeko. Armentia ikastola jaio berri da berriro ere!

Azpiko plantara eraman ditu HH 1-4 eta jangela, hiru patioen ingurura: 2 estalitakoak eta bestea, berdea, baratzarekin. Beheko plantara bildu ditu  sarrera, idazkaritza, HH 5 eta LH 1-4. Bigarren solairuan LH5-6 eta DBH 1-2; eta goiko aldera DBH 3-4 eta Batxilergoa. Metro asko eta asko ditu duela 25 urte mojei erositako eraikinak, hartara aukerei zukua ateratzen jakin dute.

ikastola 225
2017 Urria
225