IKASTOLA 222 > ikastolak > Gure ondarea QR-tuz

Nafarroako Ikastolak

Gure ondarea QR-tuz

LH-6 eta DBH-1 ikasleak

Egitasmoak arazo erreal baten aurrean sekuentzia didaktikoak planteatzen ditu, xedea izanik lortutako ezagutzak aplikatzea, horiek arlo ezberdinetan integratzea eta ikasleen erabilera-testuinguru inportanteetan aplikatzea. LH 6ko eta DBH 1eko ikasleek bere herrian edo bailaran identifikatu dituzte 5-6 elementu adierazgarri, elementu arkitektoniko zein ingurugirokoari dagozkionak. Informazioa bilatu eta bildu dute. Aukeratutako elementua era garbian deskribatu dute eta duen garrantziaz jabetu dira. Informazioa hiru hizkuntzatan prozesatu, (ahozkoan zein idatzizkoan) eta QR kode bidez publikoaren esku jarri dute. Principe de Viana, Iruñeko Artzapezpikutza, Ikastolak dauden herrietako Udaletxeak, Nafarroako Ikastolen Elkartea eta Ikastolas de Navarra dira egitasmoa burutu duten erakundeak. Nafarroako 14 ikastolak hartu dute parte, guztira 492 ikaslek eta 60 irakaslek. 750 artxibo sortu dituzte, eta 16 udaletxetan banatu dira.

Ikastolok nahi duguna zera da, hala nola, Delors txostenak planteatzen duen hezkuntzaren lau zutabeen garapenean lagundu, eta ikastolak bizitzarako eskolak izatea, non ikasleek izaten, ezagutzen, egiten eta lagunartean bizitzen  ikasiko duten.
 

“GURE ONDAREA QR-tuz”

Proiektuaren helburuak
Proposamen honen xedea da pertsonak txikitatik hirtar erresponsableak izan daitezen. Erresponsableak bere ingurugiroarekin, begirunetsu naturaren elementuekin, bere herriko eraikuntza historikoekin, arkitekturarekin, bere ondarearekin. Azken finean, pertsona jakitunak eta ondarearekin arduratsuak heztea dugu helburu.

Gure Ondarea QR-tuz proiektuak arazo erreal bat planteatzen du (erdi-goi mailako zailtasunarekin), zeinean ikasleek curriculumaren arlo ezberdinetako konpetentzien inguruan ikasitakoa, prozedurak, jarrerak...  (Euskara, ingelesa, gaztelania, ingurunearen ezaguera, IKT-ak...) erakutsi behar dituzte aipatu arazoa bideratzeko.

Gure Ondarea QR-tuz proiektuak zenbait lanez osatutako sekuentzia didaktikoak planteatzen dituzte, honako helburuak bilatuz:

·         Lortutako ezagutzak aplikatzea,

·         Lortutako ezagutzak arlo ezberdinetan integratzea,

·         Ikasleen erabilera-testuinguru inportanteetan aplikatzea.

Proiektu hauekin ikastolek nahi duguna da Delors txostenak planteatzen duen hezkutzaren lau pilareen gararapenean lagundu eta ikastolak izatea bizitzarako eskolak, non ikasleek:

-          izaten ikasiko duten,

-          ezagutzen ikasiko duten,

-          egiten ikasiko duten, eta

-          lagunartean bizitzen ikasiko duten.

 

Proiektuaren deskribapena
Lehen Hezkuntzako 6. mailako edo/eta DBHko 1. mailako Ikasleek bere herrian edo bailaran identifikatu dituzte 5-6 elementu adierazgarri, elementu arkitektoniko zein ingurugirokoari dagozkionak. Informazioa bilatu eta bildu dute. Aukeratutako elementua era garbiaz deskribatu dute. Horren garrantziaz jabetu dira. Informazioa hiru hizkuntzetan gutxienez, bai euskarri idatzian zein ahozkoan osatu da (euskara, gaztelania, ingelesa eta zenbait kasutan frantsesa eta alemanera) eta QR kodigoen bidez publikoaren esku jarri da.

Emandako urratsak

-          Proiektua pentsatu eta bideragarritasuna aztertu.

-          Diseinatu

-          Informatika arduradunen mintegian mahairatu

-          Zuzendarien mintegian mahairatu

-          Hauek bere ikastoletan 6.mailako ikasleekin landu

-          Principe de Viana egokitasuna adostu

-          Iruñeko Artzapezpikutzarekin adostu

-          PVko difusiorako deialdian parte hartu eta diru-laguntza lortu

-          Udaletxe ezberdineei edo partikularrei baimenak eskatu

-          Proiektua aurrera eraman

-          Difusioa eman

 

Erakunde ezberdinen partaidetza
Parte hartu duten erakundeak:

  1. Príncipe de Viana (Ondasun zuzendaritza, Jesús Ascunce bere garaian eta gaur egungoa,  Carlos Martinez)
  2. Príncipe de Vianako Kulturako zuzendaritza orokorra, sormena eta zabalkunderako atala (2016ko zabalkunderako deialdia)
  3. Iruñeko Artzapezpikutza (bereziki ekonomoa den Carlos Ayerra jauna)
  4. Ikastolak dauden herrietako Udaletxeak
  5. Nafarroako Ikastolen Elkartea (NIE)
  6. Ikastolas de Navarra (zuzendaritza eta proiektu arduraduna).

Proiektua aurrera eramateko arrazoiak

-          Prestatutako formatoak ahalbidetzen ditu publiko guztiaren irisgarritasuna, izan ere hizkuntz ezberdinak erabiltzen dira. Informazioa: era bisualean (idatzizkoan zein argazkiak), eta entzunezkoan.

-          Nafarroako ondarea zabaltzeko aukera ematen du, izan ere eleanitza denez, atzerritar askorengana iristen ahal da.

-          QR formatoa teknologi berriekin lotzen den hizkuntza berria dugu, ikasleak ere ikasten dutena.

-          Proiektuak inpaktua dauka, izan ere 16 izan dira inplikatuak egon diren udaletxeak Nafarroatik barna. Herritar horientzat bereziki interesgarri izan daiteke.

-          Nafarroak ondarea izugarri handia eta oso baliotsua naturari begira zein arkitekturari begira. Errealitate hori kanpokoek baloratzen dute etxekoek aina –gehiago ez bada-. Lehenbailehen hezi behar ditugu gure seme-alabak ondare honen garrantziaz eta zaintzaren beharraz.

-          Neska-mutilak, hiritartasun arduratsuan hezi nahi ditugu, arlo honetan ere bai. Beraiei gertuko elementuak aukeratzen, baliotsuenak idantifikatzen, informazioa biltzen eta ahoz komunikatzen ardura emanez, ondarearen zaintzaren protagonista bihurtzen ditugu. Txikitatik Nafarroako patrimonioaren jakitun eta zaintzaile bihurtzea da landu nahi izan den alderdia.

-          Lan honetan jarraitzeko aukera ikusten dugu. Prozesu hau errepikatzen ahal da gure herrietako ondare guztia “QR”teatzen dugun arte!

Proiektua zenbakitan
Osotara:

-          14 ikastola,  Ikasleak: 492, Irakasleak: 60 (euskarazkoak, ingelerakoak eta Teknologi Berrien irakasleak). Sortutako artxiboak: 750 - Udaletxeak: 16

Zabalkunderako Plana

Ø  Nafarroako gizartea orokorrean

  • NIEko arduradunen eskutik prentsaurrekoa, egindako lana azaltzeko, inplikatutako instituziekin batera.
  • Triptiko informatiboak QR kodigoekin Turismo bulegoetan utziko direnak eta baita aukeratutako zenbait eraikuntzetan ere.

Ø  NIEko hezkuntza komunitatean

  • Ikastola bakoitzean triptikoak banatu
  • Ikastolen aldizkarietan artikulua argitaratu
  • Ikastolen Elkarteko “Ikastola” aldizkarian argitaratu
  • NIEko sare sozialetan notizia argitaratu (webgunea, facebook, twitter)

Ø  Maila profesionalean

  • Aldizkari espezializatuetan argitaratu (Aula, Hik Hasi...)

Ø  Ikastolan, familietan

  • Bisita gidatuak antolatu eta bertan triptikoak banatu
  • Ikastola guztietako QR kodeak banatu
ikastola 222
2017 Otsaila
222