IKASTOLA 220 > ikastolak > Zer ikusi hura ikasi

Aresketa Ikastola - Amurrio

Zer ikusi hura ikasi

Euskararen transmisio lanean gurasoon papera ezinbestekoa da

Gure seme-alabek Amurrio eta, bide batez, Aiara euskaldunagoa ezagutu dezaten. 

Lehen ekintza, Artzain egunaren aitzakia pean.
HH eta LHko ikasleek kataloxa (largabista) batzuk egin zituzten, hiru marrazkietan oinarrituta (baserria + ardiak; baserriko produktuak + saskia; eta bi lagun euskaraz hitz egiten). Ondoren, Artzain egunean bertan ikasle hauek euren gurasoen laguntzarekin argazkiak atera zituzten, kataloxa guztietan presente zegoelarik. Azkenik, ikastolako web orrira igorri zituzten argazki guztiak. Horrela, hurrengo asteotan ikastolako DBHko ikasleek mural baten bidez argazki bilduma hori guztion begi bistan jarriko dute, beste ikastolako ikastaldeetan horren guztiaren berri emanez eta, bide batez, lehen aipatu dugun ahoz-ahoko transmisioa bermatuz. Amaitzeko udazken honetarako inguruko baserri batera bisita egiteko aukera lantzen ari gara, gure seme-alabek in situ ikus dezaten zer den baserritarrak eta, oro har, 1.sektoreak  gure gizarteari egiten dion ekarpena. Ariketatxo honekin hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragile guztion elkarlana indartu nahi da (ikasle, irakasle, ikastolako langile eta gurasoena). Finean, euskara herrian zabaltzeko ideia piztu nahi dugu, eta horretarako aukerak badaudela probatu.

Hiruhilero ekintza bat burutu nahi dugu. Udazkenean ingurugiroari eta elikadurari erreparatu nahi diogu; neguan, aldiz, kultura eta aniztasunari; eta udaberrian, kirola eta aisialdiari.

ikastola 220
2016 Urria
220