IKASTOLA 219 > ikastolak > KEI, kalitate Eredu Integratuaren akreditazioa jaso du Horreum Fundazioaren eskutik

Erentzun Ikastola, Viana

KEI, kalitate Eredu Integratuaren akreditazioa jaso du Horreum Fundazioaren eskutik

Aurretik ere izan ditu errekonozimendu garrantzitsuak

Hezkuntza Proiektuaren eta kalitate-kudeaketa sistemaren hobekuntzan sinesten duen ikastetxea delako, 2008.urtean KEI eredua hautatu zuen ikastolarako, egunero garatzen dituzten ekintza akademikoak, zerbitzu osagarriak, kudeaketa ekonomikoa eta beste, prozesuen bidez egituratzeko modu eraginkorrean. Kalitate printzipio hauetan oinarritu da: Ikastola osatzen duten pertsonen satisfazioa. Ikasleari pertsona den aldetik hezkuntzako jarduera guztiak zuzentzea. Denen inplikazioa bultzatzea. Aitzindaritza konpartitua, eskolaren hobekuntza konprometituan. Etengabeko ebaluazioa, eraginkortasuna eta emaitzak.

Ekainaren 3an jaso du Vianako Kultur Etxean Erentzun Ikastolak KEI akreditazioa Horreum Fundazioaren Juanjo Gomez jaunaren eskutik. Akreditazioa honen lorpena familia, irakasle, langile, ikasle eta herriarekin partekatu dute, guztion inplikazioa funtsezkoa izan delako lortutakoa lortzeko.

Hezkuntza Proiektuaren eta kalitate-kudeaketa sistemaren hobekuntzan sinesten duen ikastetxea delako, 2008.urtean KEI eredua hautatu zuen ikastolarako, egunero garatzen dituzten ekintza akademikoak, zerbitzu osagarriak, kudeaketa ekonomikoa eta beste, prozesuen bidez egituratzeko modu eraginkorrean. Kalitate printzipio hauetan oinarritu da: Ikastola osatzen duten pertsonen satisfazioa. Ikasleari pertsona den aldetik hezkuntzako jarduera guztiak zuzentzea. Denen inplikazioa bultzatzea. Aitzindaritza konpartitua, eskolaren hobekuntza konprometituan. Etengabeko ebaluazioa, eraginkortasuna eta emaitzak.

Baina KEI akreditazioa ez da izan Erentzun Ikastolak jaso duen lehen errekonozimendua. Aurretik ere izan da garrantzitsurik. 2009an Integratic Proeiktuan parte hartzeko aukeratuak izan ziren, teknologia berrien erabileragatik hezkuntzan. Bi urte ondoren. 2011n, Eskola 2.0 Kalitate Zigilua jaso zuen MECak emanda, Teknologia berrien erabileragatik. Nafar Gobernutik jasotako sariak ere hauexek izan dira: Lehen Hezkuntzan oinarrizko konpetentziak garatzeko Proiektu Berriztatzaileengatik: 2010ean “3.adinetik 1.adinera” izendatutakoa. 2013an “Saski bete barazki” izenekoa; eta, 2014an, “Bizikleta konpontzen” egitasmoagatik.
Ikastolako arduradunei galdetutakoan zergatik diren kalitatezko ikastetxe bat, honako hainbat arrazoi jaso ditugu, besteak beste:
* Kalitatezko zentro batek izan behar dituen dokumentu guztiak egin ditugulako, eta Hezkuntza Komunitate osoak bere onarpenean parte hartu duelako.
* Gure Zuzendaritza taldea eta irakasleen klaustroa sendotuta dagoelako, berezko proiektua dute, eta bere eginkizuna eraginkorra da.
* Eskuragarria den Orientazio Zerbitzua dagoelako, eta berezko proiektua badu.
* Egiaztatu dugulako irakasleok etengabeko prestakuntzan murgilduta gaudela, formazioan eguneratuta.
* Ikasleriak emaitza onak lortzen dituelako barruko nahiz kanpoko ebaluazioetan.
* Ikastola eta familien arteko komunikazio bideak onak direlako.
* Ikastolaren aurrekontuak kudeatzen dituen Plan Finantziar Ekonomikoa badagoelako.
* Familiei, irakasleei eta ikasleei egindako inkesta guztietan erraztasunez gainditzen dugulako eskatutako minimoa, hau da:
& Irakasleen arteko errespetua, konfiantza eta laguntza giroaren analisian.
& Ikasle eta irakasleen arteko harremanaren analisian; eta ikaste, orden eta disziplina giroan.
& Ikasle-irakasle prozesuan.
& Tutore lanari dagokionean.
& Orientazio zerbitzuaren balorazioan.
& Ekintza osagarrien eta eskolaz kanpoko ekintzen balorazioan.
& Administrazioko zerbitzuen planifikazioan.
Zorionak Erentzun Ikastola, hori guztia non eta mugan emaitza bikaina da!

ikastola 219
2016 Ekaina
219