IKASTOLA 217 > ikastolak > NIE buru da Europan konpetentzien inguruko proiektuan

Nafarroako Ikastolak

NIE buru da Europan konpetentzien inguruko proiektuan

Partaideak sei dira.

KeyCompetencesinPrimarySchoolEducation du izena, Erasmus+ Europar Batasuneko markoan kokatzen da, eta handik finantzatuko da, bi urteko epean burutzeko. 

XXI. mendeko konpetentziak garatzeko metodologia berriak proposatzen dira, non LHko ikasleek dituzten ezagutzak aplikatzen jakin behar duten. Nafarroako ikastolak 2008an hasi ziren erronka horri erantzuteko estrategia bat lantzen, BLOK izeneko egituran, non 2885 ikasle sartuta dauden proiektu ezberdinetan, 150 irakasle, eta 84 egitasmo baino gehiago landu dituzten. Sortutako material eta estrategiak direla eta, NIEk erabaki zuen Europar Batasunean KEYCOLAB proiektu berri bat bultzatzea ikastolen metodologia partekatzeko, eta beste entitate batzuen esperientziak eta materialak ezagutzeko.
Aurrera eramango diren aktibitateak ugariak dira: hasteko, kasuen eta metodologien konparaketa informe bat. Irakasleentzat konpetentzien inguruko formazio komuna garatzea. Konpetentzien inguruko ebaluaketaren praktika onen partekatzea, eta erabilitako metodologiaren garapena. Irakasleentzat sortutako formazio-programa berria, eta ebaluazioen inguruko metodologiak aplikatzea. Online kolaborazio plataforma bat garatzea materialak eta jakinduriak partekatzeko. Eta amaitzeko, nazio arteko Jardunaldiak antolatzea Iruñean Lehen Hezkuntzako Konpetentzien bidezko Heziketaren inguruan. Europako domeinua duen web ataria ere sortu da: www.keycolab.eu

Partaideak sei dira: NIE, proiektuaren liderra, Finlandiako Turku-ko Unibertsitatea, Erresuma Batuko Lehen Hezkuntzako  Elkarte Nazionala (Oxford), Anberes (Flandes-Belgika)ko Antigon Eskola Taldea, Errumaniako Banat Eskualdeko Irakasle Asoziazioa eta Iruñeako Iniciativas Innovadoras taldea. 

ikastola 217
2016 Otsaila
217