IKASTOLA 200 > orientazioa > TORTOLOXAK JOKOA
Aponak
Tabak

Jolasa

TORTOLOXAK JOKOA

.

Tortoloxetan jolastea espazioan eta denboran oso hedatutako ohitura izan da, hainbat kulturatako elementu komuna. Mesopotamian nahiz Santimamiñen, besteak beste, aurkitu dira. Izatez bildotsaren belauneko astragalo hezurrak dira. Izen ugari izan ditu: aponak, attinttunak , kurkuluxak, txokoak, xakak, tabak, osseletak
Jolasteko kanika edo pilota bat behar da. Lehendabizi alderdi zehatz baten gainean jarri behar dira guztiak (zulo), ondoren bigarrenaren gainean (lepo), jarraian hirugarrenaren gainean (kosk), eta, azkenik laugarrenaren gainean (belarri). Jolasaren funtsa honako hau da, hots, pilota airera botatzea, eta berriro eskutan hartu bitartean, tortoloxa  bat mugitzea unean nahi den posizioan jartzeko. Aldi berean, edo ondoren, batu egingo dira zuzen dauden tortoloxak. Esku trebetasun handia eskatzen duen jokoa da.

ikastola 200
2012 Urria
200