IKASTOLA 214 > ikastolak > Ezkutuko Tutera bisitaraziko du ikastolak
Argia Ikastola - Fontellas-Tutera

Argia Ikastola - Fontellas-Tutera

Ezkutuko Tutera bisitaraziko du ikastolak

Ikastolaren 30. urteurrenean, NIE eta EHIren lankidetza du egitasmoak.

Ezkutuko Tutera... familian ibiltzeko’ proiektua Tuterako Hirian barna murgiltzen gaituen ibilbide historiko eta arkitektonikoa da, baina  ezohiko ikuspuntu hauek kontuan hartuta: euskal kulturarekin loturik dauden datuak agerian jartzen ditu, eta familian ibiltzeko jolasa du (ginkana) haurrek egin dezaten helduen laguntzaz.

25.000 eskuorri argitaratuko dira lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) eta ekainaren amaieratik aurrera, formatu digitalean ere argitaratuko da, eta katalanez ere bai. Formatu digitala eskuragarri izango da web gune honetan: www.iktlagun.com
Argiako ikastolakideek pentsatutako ideia eta eginiko lana da, eta ikuspegi pedagogikoa, ikastolaren sustapena eta iraunkortasun ekonomikoa lotu nahi dira.
Hemendik aurrera Nafarroako Erriberako hiri nagusia hobe ezagutu nahi dugun euskaldunok gure hizkuntzan prestaturiko tresna berezko eta atsegina eskura izango dugu Ezkutuko Tuteraren egitasmoaren bitartez.

ikastola 214
2015 Ekaina
214