IKASTOLA 213 > ikastolak > IKASTOLAKO IKT-eroek EGINIKO PROMOZIO BIDEOA DA
Assa Ikastola
Assa Ikastola
Assa Ikastola
Assa Ikastola
Assa Ikastola

Assa Ikastola, La puebla

IKASTOLAKO IKT-eroek EGINIKO PROMOZIO BIDEOA DA

IKT irakasle taldearen iniziatiba izan da; haiena da ideia eta ardura. Ikastola osoak hartu du parte. 

Ikastolaren funtzionamendua azaltzea izan da xedea, goizetik, negu gorrian, autobusean iristen diren 320 ikasleekin hasita. Bost autobus lerro dituzte DBHrako toki ezberdinetatik doazenak, eta beste bi lerro, LHkoak; izan ere, Assa, ikastola komarkala baita. Ikastolaren bizitza, pedagogia eta curriculuma agertu nahi izan da. Onena, bideoa ikustea da, bost minututan ikastolaren errealitate gordina laburtzen baita.

"Guk gurearen berri emateko egina izan da, iazko helburu berarekin pentsatua, gure proiektua ezagutarazi nahi dugulako eta horretan dihardulako" esan digu Diana Garrido ikastolako zuzendariak, argi eta garbi adierazita.
"Helburua, ideiaren lanketa, taldea sortzea, grabatzea, antolatzea eta bideoa montatzea ikastolako IKT irakasle taldearen errua izan da. Etorri zitzaizkigun esanez graba zezaketela, eta nola ez bada, gela guztietako ateak zabalik izan dituzte. Julen Zabala da arduraduna, eta bere albo-alboan izan ditu Ainhoa Berzal, Iker Olabarrieta, Idurre Arrieta, Alberto Garrido, Andoni Arribas eta Haritz Guridi. Esan dezakegu gidariak eta sortzaileak izan direla, eta gu zuzendaritzakoak kontrasterako haien esanetara egokitu garela. Iniziatiba eurena izan da, eta hori oso pozgarria da".
"Ikastolaren funtzionamendua azaltzea izan da xedea. Goizetik, negu gorrian, autobusean iristen diren ikasle kopuru handi horren irudiarekin hasita". Zenbat ikasle diren galdetuta halaxe erantzun digu "Lapueblatik, oinez, 78 bat datoz; gainontzekoak, beste 300 ikasle, autobusez. Bost autobus lerro ditugu DBHrako toki ezberdinetatik datozkigunak; eta beste bi lerro, LHkoak. Ez da txantxa, ez! Gure pedagogia, curriculuma agertzea nahi izan da, hori nola lantzen dugun, nola antolatzen garen, zer egiten dugun, zenbait detaileren berri emanez, adibidez, bikotekako irakurketan edo-eta irakurketa dialogikoa DBH-n. Elkarkidetza kooperatiboan egiten ditugun hainbat proiektu... Onena da bideoa ikustea, hau da lotura: https://www.youtube.com/watch?v=LXwoOwEj6oI&feature=youtu.be labur ikusten baita, bost minutu eta erdikoa da, gure ikastolaren errealitateaz jabetzeko" esan digu Dianak.

Eta halaxe da, atentzioa hartzen baitu gaztelaniaz duelako sarrera eta hainbat detaile. Hori baita Lapueblako errealitatea, herria ari da euskalduntzen ziur, baina apurka-apurka, horregatik da ikastola hain-hain beharrezkoa; horregatik da promozioa eguneroko mamia; horretarako egin berri da bideoa zuk ere, irakurle, ikusteko".

ikastola 213
2015 Apirila
213