IKASTOLA 209 > ikastolak > IKASTOLAREN ALDEKO CD/DVD SALGAI, PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS

Argantzon Ikastola, Argatzon

IKASTOLAREN ALDEKO CD/DVD SALGAI, PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS

Esku artean duzun lan hau bi helburu betetzeko jaio da.

Esku artean duzun lan hau bi helburu betetzeko jaio da: alde batetik, diru arazo larriak dituen Argantzon Ikastolari laguntzeko; eta, bestetik, arazo horien arrazoi nagusia mahai gaineratzeko; alegia, Trebiñuren egoera. Maiatzaren 24ean ospatu dute  ikastolaren jaia eta haur, guraso eta irakasleak guztiz hunkiturik bolada luze baterako bitaminak hartu zituzten. Eskerrik asko!

"Argantzon Ikastolaren aldeko CD/DVDa, Pirritx,Porrotx eta Mari Mototsen laguntzarekin. AUPA TREBIÑU EUSKALDUNA! www.bonberenea.com eta www.katxiporreta.com en salgai."

Esku artean duzun lan hau bi helburu betetzeko jaio da: alde batetik, diru arazo larriak dituen ARGANTZON IKASTOLAri laguntzeko; eta, bestetik, arazo horien arrazoi nagusia mahaigaineratzeko; alegia, TREBIÑUren egoera.

Maiatzaren 24ean ospatu da Argantzon Ikastolaren jaia, goizeko 9:00etatik hasita. Mendi lasterketa; nekazari eta artisauen azoka, kalejira Tolosako Bonberenea txarangarekin; Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikuskizuna; herri bazkaria; Amets zirkoa eta (Aldatzen laguntzen antzerki taldea); eta  bukatzeko, dantza plazan. Hori bai hori jaia.
50 ikasle ditu Arabako ikastolarik txikienak. 0-5 urte bitarteko ikasleak biltzen ditu.

 

Argantzon Ikastolak, Trebiñun euskaraz ikasteko eskaintza bakarrak, etengabeko ahalegina egin behar du eguneroko lana finantzatzeko. Izan ere, familia, irakasle  eta gizabanakoei esker dirau bizirik, eta urtean zehar zenbait ekimen antolatu behar izaten dira xede horretarako. Ahalegin horren ildoan sortu da, hain zuzen, CD/DVD hau.

Bonberenea Ekintzak-en eskutik, Euskal Herriko hainbat txokotako artistak bildu dira, eta, eskuzabaltasun osoz, ahotsa, musika eta irudia jarri dizkiete ikastolari zein trebiñuarrei. Hemen duzu emaitza: alde batetik, 8 abestiz osaturiko CDa; eta, bestetik, erreportaje bat, bideoklip bat… dakartzan DVDa. Rockeroak eta pailazoak, sentitu, pentsatu eta ekin! denak elkarrekin!

CDko kantak Joseba Ponce “Garratz” (Dut, Kuraia, Zenbatak) eta Karlos Osinaga “Mingots” (Lisabö) musikariek konposatu eta jo dituzte. Euskal rock musikaren bi erreferente hauekin batera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek hartu dute parte, abestiei ahotsa jarriz. Elkarlan bitxi bezain interesgarri honetan, Imanol Ubeda “Narrats”-ek ere (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) egin du abesti bat. Musikariok sortutako kantuez gain, Imanol Urbietaren “Alavatik Arabara”-ren bertsioa ere aurkituko dugu. Bestalde, hainbat lagunek kolaboratu dute diskoan: Mikel Abrego (bateria), Mikel Zelaia “Mirri” (haizeak), Joseba Irazoki, Juantxo Arakama “Sofanbeltz”, Natalia Garmendia…Abestien hitzak ikastolako irakasle eta gurasoek zein bertsolari eta idazle zenbaitek egin dituzte. Karlos Osinaga “Mingots”-ek berak grabatu eta nahastu du guztia, Tolosako Bonberenean. Sortu dena harribitxi bat da, haur nahiz heldu dantzan jarriko dituena, apurtzailea, freskoa. 8 hit biltzen dituen lan gazia, eta goxoa.

DVDan, berriz, Katxiporretako Isa Fernandez de Agirrek egindako erreportajea dago ikusgai: "Aupa Argantzon Ikastola!!". Oraingo honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abentura dibertigarria biziko dute Trebiñuko lurralde eta historian barna. Mapan agertzen den hori laku bat delakoan, bainujantzi eta guzti abiatuko dira Panpoxa furgonetan; baina, bertan, sorpresa ederra hartuko dute! Trebiñuarrak ezagutuko dituzte, eta, halaber, Argantzon Ikastola. Erreportajeaz aparte, beste 3 bideo ere biltzen ditu DVDak: “Irria” kantaren bideoklipa, making off-a eta kredituak laguntzeko hanka-sartzeen bildumatxoa.

Diseinua Joseba Ponce “Garratz”-ek egin du, koloretsua eta ganberroa, barruan dakartzan abesti eta istorioen parekoa. Zinez lan txiribila!

 

 

 

ikastola 209
2014 Ekaina
209