IKASTOLA 208 > ikastolak > ELKARTASUN AZOKA PREST INAR-i LAGUNTZEKO

Kurutziaga Ikastola, Durango

ELKARTASUN AZOKA PREST INAR-i LAGUNTZEKO

Bere izena Inar da,  eta Euskal Herrian ezagutzen den kasu bakarra da.

Kurutziaga Ikastolako DBH2Bko ikasleak gara. Kurtso honetan " Elkartasun  Azoka " bat egiteko aukera  dugu eta honela,  benetako beharra duen norbaiti lagundu. Gure laguntza WOLF HIRSCHHORN sindromea duen mutiko batentzako izango da. Bere izena Inar da,  eta Euskal Herrian ezagutzen den kasu bakarra da. Klaseko kide batek berari buruz hitz egin zigunean, argi eduki genuen berari lagunduko geniola. Sindrome hau ez genuen ezagutzen, eta suposatzen dugu, gure moduan, zuetariko askok ere ez zenutela honen berririk izango. Gaixotasun arraro bat da,  eta kasu hauetan gertatzen den moduan, ikerketekin aurrera egiteko eta eguneroko beharrak betetzeko, familiek  laguntza handia  behar izaten dute.

Inarren bizitza gogorra da. Oraindik oso txikitxoa da,  eta sarritan egoten da gaixorik. Bere amarekin hitz egin genuenean,  eta gure asmoen berri eman, sekulako poza hartu zuen. Edozertarako prest agertu zen,  eta ibilbide guzti honetan horrela izan da. Behar izan dugun guztian lagundu eta gidatu gaitu.

Esan bezala, gure asmoa da Azoka bat antolatzea maiatzean. Ikastolan garai honetan, urtero- urtero, udaberri  festa antolatzen da eta ekintza hau aprobetxatuko dugu gure azoka egiteko. Ia ia, 1000 ikasle ditugu eta guztiei, jostailuak, liburuak, CD/DVDak eta kirolarekin erlazionatutako gailuak (patinak, bizikletak, skate-ak, raketak...)  ekartzeko eskatuko zaie. Bildutakoak, txukundu eta antolatu ondoren, prezio herrikoietan salgai jarriko ditugu eta irabaziak, Inarri eta bere gurasoei eman.

Material hauen bilketa Ikastolan bertan egingo da, idazkaritza aurrean kutxa batzuk jarri dira horretarako. Martxoaren 10ean hasi ginen bilketarekin  eta maiatzaren 6rarte iraungo du. Dagoeneko hainbat gauza bildu ditugu!!!

Bestalde, guretzat  pertsonaia  famatu edo ezagunak direnei  ere laguntza eskatzen gabiltza: Kirolari, idazle, abeslari, artista... guztiei beraien lanarekin erlazionatutako zerbait sinatuta eskatu zaie. Lortzen ditugun gauzak, enkantean aterako ditugu. Asko dira beraien laguntza eskeiniz hurbildu zaizkigunak: OilaizolaII (pelotaria), Kirmen Uribe (idazle eta poeta),  Bizkarra anaiak(txirrindulari eta triatleta), Joseba Kerejeta (urpegizona), Gotzon Mantuliz (el conquieseko garailea), Alex Txikon (himalayista), Oihana Kortazar (trail korrikalaria), Zigor Iturrieta (trail korrikalaria), Oihan Vega (DJa), Bermeoko Urdaibai Arraun Taldea… eta oraindik hasi besterik ez gara egin. Hainbat eskari ditugu bidalita eta seguru gaude, beste askoren laguntza ere jasoko  dugula!!!

Oso gustura ari gara lan hau egiten. Astean behin batzen ditugu ekarritako gauzak,  antolatu eta biltegira eramateko,  eta jolasorduetan, komunikazio plataformak (web orria, facebooka eta  twitterra), eskari orriak etab. eguneratu eta sortzen ditugu.

Inarri eta bere gaixotasunari buruzko informazio gehiago izan nahi baduzue hemen duzue sortu dugun web orria: Aupainartxu.webnode.es  (Eguneratuta izaten saiatzen gara….)

Zuek ere, laguntzeko prest bazaudete, badakizue, gure ikastolarekin kontaktuan jartzea besterik ez duzue.
Aupa Inartxu!!! Denon artean lortuko dugu mutiko honen bizitza pixka bat erosoago egiten!!!!
DBH 2Bko ikasleak.

ikastola 208
2014 Apirila
208