IKASTOLA 207 > ikastolak > SAKELAKO TELEFONO BILKETA, OIER IKASLEARI LAGUNTZEKO

Laskorain Ikastola, Tolosa

SAKELAKO TELEFONO BILKETA, OIER IKASLEARI LAGUNTZEKO

Oier, lau urteko mutil bizkor eta alaia da. Gustura joaten da Laskorain Ikastolara.

Oierrek, ordea, Sanfilipo gaitza du, gaixotasun arraroen artean sailkatua, eta oso larria. Baina itxaropen izpi bat piztu da. Laborategi bat gaitza sendatzeko entsegu kliniko bat egiteko prest agertu da. Hiru milioi euro behar dituzte, ordea. Argi izpi hori piztuta edukitzeko, Tolosalde osoan elkartasun uholdea jarri da abian. Hainbat ekimen ari dira garatzen, eta horietako bat da Laskorainek martxan jarritakoa: dirua biltzeko sakelako telefono zaharrak biltzen hasi da. Erantzuna handia izaten ari da. Kontu korronte bat ere ireki da, Oierri irribarre gozoa itzal ez dakion. Hauxe da: Kutxabank-eko 2095 0028 8091 133 98 728.

ikastola 207
2014 Otsaila
207