IKASTOLA 207 > ikastolak > XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Ikastolen Elkarteak antolatuta

XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

"Zientziak ikasi eta irakatsi, zertarako?"

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapei begira jarri nahi izan dugu gaia. Zientzia egiten al dugu? 

Zer da irakasten eta bideratzen duguna? Ez al gara ba guztiok zientzilari? Zein da zientziak duen lekua gure irakasle jardunean? Atariko hitzaldi batekin hasiko gara, Donostian, zientziak eta bere dibulgazioak egun duen garrantziaz gogoeta egiteko, martxoaren 10ean, interesa duen edonorentzat zabaldua. Ondoren, Gasteizen, 12 eta 13an, kanpoko esperientziak, ideiak eta geureak mahairatuko ditugu. Zientzia hitzak esan nahi duen guztia dugu present eguneroko lanean. Ikasgelan, naturan, jolasean edota familian gaudenean, errealitatea ulertzeko saiakera horixe da zientzia; frogatu eta neurtzea, alegia. Helburua ez da gertakariak zehaztea baizik eta nola gertatzen den ezagutzea. Ikerlari eta aztertzaile gara denok.
Matrikula zabalik martxoaren 5a arte. Zatoz gurekin partekatzera.

 

ikastola 207
2014 Otsaila
207