IKASTOLA 205 > ikastolak > JAIETAKO PROGRAMAZIOAN IKASTOLA BARNE

Txintxirri Ikastola, Elorrio

JAIETAKO PROGRAMAZIOAN IKASTOLA BARNE

Urteak dira Txintxirrik herriko jaietan parte hartzen duela, eta bere ekarpena programazioan argitaratzen dela, jai astean, asteazken arratsaldean, umeentzako tailerrak antolatzen baititu herriari zerbait eskaintzeko xedez. Aurtengoan hiru gauza eskaini ditu: kultur taldeko gurasoek egindako txokolatada,  irakasleek antolatutako tailerrak, eta berrikuntza izan den ipuin-kontalaria, ama bat, berak sortutako txotxongiloekin, ipuinak kontatzera animatu baita txiki-txikien gozamenerako. 

Klasiko bat bihurtu da. Urteak baitira ikastolak  parte hartzen duela herriko jaietan, eta bere ekarpena programazioan argitaratzen dela.
Betikoa izan du Txintxirrik herrirako proiekzioa.  Ikastolan zer dabil, hori plazan dabil. Proiekzio horretatik datorkio, beraz, parte hartze zabala eta  irekia. Antolaketaz bera arduratzen den arren, ume guztientzat antolatzen du saioa, herriko ume guztientzat. Arrakasta ziurtatua du.

Jaietako asteazkenenan izaten da, arratsaldeko lauretatik aurrera. Txintxirrik aurten hiru gauza antolatu ditu: batetik taillerrak, irakasleen eskutik. Ondoren txokolatada, Kultur taldeko gurasoek egindakoa. Eta aurten, berri-berri izan den oparia, ama baten ekarpena: ipuin kontalaria bihurtu eta berak sortutako txontxongiloekin saio ezberdinak egin ditu. Txikitxuenentzat izan dira, 2-5 urtekoenentzat, jaima baten azpian bildu ditu, giroa sortu eta ipuinak kontatu dizkie. Aho zabalik utzi ditu guztiak.
Dagoeneko gutxiago falta da datorren urteko jaietarako.
 

ikastola 205
2013 Urria
205