IKASTOLA 233 > ikastolak > STARTInnovako 1go saria jaso du,18 urtetik gorako kategorian

Ibaizabal Ikastola, Durango

STARTInnovako 1go saria jaso du,18 urtetik gorako kategorian

Lana ahoz eta zuzenean defendatu behar izan zuten, irabazle izan aurretik.

Teoria landu dute, praktikara eraman aurretik.

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloan izan da, 66 ikastetxeren artean, 7 talde aurkeztu dira Ibaizabaletik Sormena eta ekimena ikasgaitik abituta. Lau hilabetez landu duten egitasmoak xedea du ekintzaletasuna sustatzea negozio ideia bat sortuz, aurrera nola eraman defendatuz. Teoria landu dute, praktikara eraman aurretik. Durangaldeko merkatuaren azterketa egin dute, Haur Hezkuntzari begira zer behar dauden identifikatuz, familia osotasunean oinarritutako aholkularitza eta aisialdia zerbitzua eskaintzeko. STARTInnova plataformaren baitan metodologia eta tresnak ematen dizkizute, une bakoitzeko zer urrats bete behar den argituz. Lana ahoz eta zuzenean defendatu behar izan zuten, irabazle izan aurretik.

STARTInnovaren helburua da gazte ekintzaileak sustatzea, gizarte edo enpresa mailatan, pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko. Talde txikitan lan eginez, konpetentziak landuz, metodologia ikasiz, proiektu bat garatu eta defendatu behar izan dute. Zer balore sustatzen ditu? Bisioa, planifikazoa, proaktibitatea, sinergia, komunikazioa eta negoziaziorako gaitasunak hain zuzen ere.

CANVAS eredua, lan metodologia, egiazko egitasmo bati erantzuteko: 1-Ekiten ikasi, 2-Ideiatik proiektura, 3-Gara ezazu egitasmoa eta, 4-Defentsa. Bi kategoriatan (16-18urte, edo gehi 18) hainbat ikastolak hartu dute parte. Urretxu Zumarragak 5. Saria lortu du Batxi 2.ko egitasmoarekin.

Gehi 18koen artean, Inmakulada Lanbide Ikastola, Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Ibaizabal izan dira ikastola parte hartzaileak, azken honek 1go saria eskuratuz.

Sari ederrak jaso dituzte, ikasle bakoitzeko ordenagailu bana, Ipad irakasle koordinatzailearentzat, oroigarria ikastolarentzat eta, bereziki denontzat, lana ongi eginaren satisfakzioa.
Ibaizabalekoak sari ederrak jaso dituzte, ikasle bakoitzeko ordenagailu bana, Ipad bat irakasle koordinatzailearentzat, oroigarria ikastolarentzat eta, bereziki denontzat, lana ongi eginaren satisfakzioa. Zorionak!

 

ikastola 233
2019 Apirila
233