IKASTOLA 233 > ikastolak > AKTIBA  festarekin hasiera eman dio udaberriari

Arangoiti Ikastola, Irunberri

AKTIBA  festarekin hasiera eman dio udaberriari

Herria euskalduntzeko baloratzen dugun ekarpen handia da

Gure ikastola herrikoia da, gertukoa eta beti presente dagoena.

Ikastolako gurasoek antolatzen dute, helburua izanik elkarlanean eta sormenez egindako egitarau erakargarria sortzea, herrian ikastola eta honen baloreak zabaltzeko asmoz. Horrekin batera, finantziazioa lortzea ere bada, oraingoan jolastokiko proiektua garatzeko erabiliko dena.
Balorazio bikaina egin dugu, apartako giroa sortu baita. Hori dugu herria euskalduntzeko baloratzen dugun ekarpen handia; ikastola herrikoia, gertukoa eta beti presente dagoena.

Aurten, lehenbiziko aldiz, egitaraua ikasleen jaialdiarekin hasi da Irunberriko zineman, 12.00 etan. Orain artean Gabonetan eskeintzen zuten jaialdia udaberriko jaialdi bihurtu baitute ikastolakoek.

Zinematik frontoiraino Irunberriko elektrotxarangarekin kalejiran abiatu da festa. Hortxe, bermout eta pintxo batzuk hartzeaz gain, euskal intrumentuei buruzko esposaketa bat ikusi dute, hain zuzen ikasleen jaialdirako izan den gaiarekin lotua.  

Txikientzat prestatu da bazkariko lehen txanda, gero tailerrretan aritu ahal izateko. Berezia izan da Piriniotako produktuekin Iratiko Ekoizpenak eskeinitako herri bazkaria izan baita. Baxera bererabilgarria izan da festan, Zangoza Eskualdeko Mankomunitateak utzitakoa, hondakinak ez sortzeko helburuarekin.

Bazkalostean, Kike Biguri igo da eszenatokira. Telebistako telesail esberdinetan eta Club de la Comedian aritutako euskal komiko eta aktorea izanik, profesionalki sekulako giroa sortu du. Festak Trikidantz musika taldearekin egin du aurrera iluntzean,  herriko zein inguruko gazteak eta ez hain gazteak erakarri nahian gure girora. Jaia amaitzeko, larrain dantza eta beste euskal dantzak izan dira, baita DJ Marzzel ere. Jaia irekia izan da, bailarakoentzat ere bai. Taloak, bokatak eta edariak frontoiko tabernan eskuratu ahal izan dira egunean zehar.

Emaitza bikaina, aurten ere! Zorionak eta esker aunitz parte hartutako guztiei!
 

ikastola 233
2019 Apirila
233