IKASTOLA 233 > ikastolak > PALOKIA da Lizarrako inauterietan berreskuratutako pertsonaia, txorimalo baten antzekoa

Lizarra Ikastola, Lizarra

PALOKIA da Lizarrako inauterietan berreskuratutako pertsonaia, txorimalo baten antzekoa

Ikastolak, 1988an, gerra aurreko inauterietan sakontzea erabaki zuen.

Ikerketa historiko zabal baten ondorioa izan zen Paloki pertsonaia berpiztu, eta lana euskaraz argitaratzea

Lizarra Ikastolak, 1988an, gerra aurreko inauterietan sakontzea erabaki zuen, debekuen ondoren galdutakoa berreskuratzeko. Ikerketa historiko zabal baten ondorioa izan zen Paloki pertsonaia berpiztu, eta lana euskaraz argitaratzea. Orduz geroztik aberastu baino ez dira egin ikastolako euskal inauteriak, Nafarroako konpartsa ugarik parte hartzen duelarik: Altsasu, Arbizu, Arizkun, Erriberri, Goizueta, Izaba, Lantz, Lesaka, Unanua eta Tuterakoek. Kalejira ikusgarria izaten da, luze-luzea, ehundaka umerekin, herriko giroa euskalduntzen..  Badu beste berezitasun bat, izan ere Eguberrien ondoren, inauteri zikloan sartzen direnez ikastolakoak, danborrada ere antolatzen dute.
Palokia pertsonaian sakontzeko ikastolak argitaratutako lana irakurgai:  Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Julio-Diciembre 1991, Año XXIII, nº58 separata.

Herriko adinduak elkarrizketatu zituzten informazio bila. 36ko gerra aurreko kintoak “con palo” mozorrotzen omen ziren, eta baliteke bertako euskara zaharreko deitura izatea Paloki hitza, txorimaloa izendatzeko (–KI atzizkia du, bildosKI odolKI eta abarrek bezalaxe. Honetaz Luis Villasante euskaltzain buruari ere iritzia eskatu zioten,  “Palabras vascas compuestas y derivadas” idatzia baitzuen, eta ongi iruditu zitzaion). Handik aurrera, Paloki pertsonaia sustatu du Lizarra Ikastolak bertako berezko mozorro gisa ikasleen artean.

Bitartean, denbora honetan ikastolako euskal inauteriak handitzen jarraitu du Nafarroako beste konpartsa asko integratuz: Altsasu, Arbizu, Arizkun, Erriberri, Goizueta, Izaba, Lantz, Lesaka, Unanua eta Tutera, Lizarrakoari zerrenda luzea gehituz. Kalejira ikusgarria antolatzen dute, luze-luzea, ehundaka umerekin, herriko giroa euskalduntzen…

Lizarrako Ikastolak badu beste berezitasun bat, izan ere Eguberrien ondoren, inauteri zikloan sartzen dira ikastolakoak, danborrada ere antolatzen baitute, euskal kulturaren mesedetan. Txalotzekoa benetan!

 

ikastola 233
2019 Apirila
233