IKASTOLA 233 > ikastolak > Clowna, ospitalerako tresna potentea baita

Ibaizabal Ikastola, Durango

Clowna, ospitalerako tresna potentea baita

Elkarrizketa interesgarria Saioa Aizpuruarekin, Anboton MAR 25ean

Algaraklown pailazoekin elkartu dira.

Algaraklown pailazoekin elkartu dira, ospitalean gaixorik dauden umeei eta euren familiartekoei irribarre ateratzen, egonaldia eramangarria egiten, tentsio momentuak lasaitzen eta, batez ere, momentu latzetan beldurra askatzen laguntzen duen elkartea baita. Horiekin inplikatu dira Haur Hezkuntzako Goi Maila Zikloko lau ikasle euren azken proiektuan. Harremanetan jarri, elkarrizketatu, eta bi premia identifikatu dizkiete: bolondres taldea handitzearen beharra eta xoxak biltzearena. Horretarako, hainbat jarduera planteatu dituzte, ezagutzera emanez, Durangaldeko Anboto astekariarekin erreportajea gauzatuz, eta ikastolan bideo bat eginez. Hunkituta daude pailazoen ekarpenarekin.
Algaraklown pailazoek 2011n Donostian sortutako elkartea osatzen dute, eta ikastolako lau ikasle hauek, hots, Irati Ormaetxeak, Jone Rubiok, Mirari Urizarrek eta Oihane Ozamizek, haien bolondres lana zinez baloratu eta ezagutzera eman dute. Elkarrizketa interesgarria Saioa Aizpuruarekin, Anboton MAR 25ean. Edonork lagundu dezake www.teaming.net/algaraklownospitalekopailazoenelkartea web gunean.

ikastola 233
2019 Apirila
233