ELKARREKIN ETA ELKARRENGANDIK IKASTEN
Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu,
eta martxan da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketarako ere.
Guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik.
Taldean egiten dugu lan eta taldearentzat. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz, eta proiektuak batera eramanez. A
urtengo ikasturte hasiera ekitaldian horixe azpimarratu dugu, talde izaera, eta hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ikastolek.
Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren jakiteko, berriz, Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradun berriarekin, Zigor Ibarzabalekin, elkarrizketa luze bat egin dugu.

Erreportajeak

Elkarrekin hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ikastolek

Ikastolak elkarrekin ari dira hezkuntza eraldatzen, elkarrekin eta elkarlanean ari dira hezkuntza paradigma berri bat eraikitzen.

Elkarrizketak

Ikastolok, etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara hezkuntza eraldatzen
Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradun berria.

Abel Ariznabarretak erretiroa hartu, eta Zigor Ibarzabalek hartu du Ikastolen Elkarteko Pedagogia ardura.

Iritzia

Elkarlanean, ideak garatzen eta sortzen

Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloak erabiliz ideia bat landu, hura garatu eta aurrera atera.

Aldizkariak

  • 230
  • 229
  • 228

Orriak

Ikastolak

Ikasturteko berrikuntzak: ordutegiak, arratsaldeko zaintza txokoa eta sukaldea
Igeltseroak paretak bota bai, baina zer egin?
Zein handia den txikiak izatea!

Orientazioa

  • Euskara loratzeko udazkena
  • Aisialdiko eskaintza

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar